Gasteizko graffitien sailkapena


KLD

Gasteizko kaleetan ikus genitzakeen graffitien sailkatzea, oro har, honako multzotan egin genezake: 
  • Grafia soila: sinadurak
  • Ertza duen grafia
  • Grafia aberastua
  • Grafia irudiekin
  • Irudi hutsa
  • Txantiloiaz
1. Grafia soila: sinadurak
Lerro soilez osaturiko sinadurak dira, eta Tag izeneko sinaduretan dute jatorria. Ulergarriak edo ulergaitzak izan daitezke, baina gehienak ikur edo logo moduko sinadura ulergaitzak dira. Gazte talde edo gizabanakoen markak dira, hiriko edozein lekutan eginak. Kolore beltza edo zuria izaten dute sinadura hauek geheinenetan.
Erabiltzen den teknika, rotulkia edo spaya da nagusiki, baina badira pintore-arrabola edo txorrotadaz egindakoak ere; lehen biak txiki edota ertaina eta azken hauek oso handiak.

2. Ertza duen grafia
Grafia forma desberdinez osatutako graffitika dira baina nahiko soilak.Sinaduren zentzu berbera dute, normalean talden sinadura edo markak baitira; sinadura arruntetatik itxuran ezberdintzen dira: hizkien lodiera handiagoa dela, ertzak beste kolore bateko lerro batez mugatuak daudela eta batzuk hiru dimentsiotan (ertzaren koloreaz) egiten direla. Bi kolorez osatuta daude, bata hizkia eta bestea ertza; gehienetan erabiltzen diren koloreak beltza eta zilar kolorea dira.
Ulergarriak nahiz ulergaitzak izan daitezke.
Itxura ezberdinetakoak daude: sinaduren antzekoak baina lodiagoak eta ertzekin; borobilduak, laino itxuraz (Seen); meheak eta luzeak, bertikaltasuna da nagusi; zabalak eta oso handiak, pisutsu itxuraz (BLOCK LETTERS); eta abar.
Azken aldian (2010) asko ugaritu da graffiti mota hau.

3. Grafia aberastua
Graffitiak konplexutasun eta aniztasun nabaria hartzen du, eta abstrakziorako joera (gehienak ulergaitzak dira). WILD STYLE estilokoak dira oro har. Grafiti mota guztien artean, Gasteizen gehien ikusten direnak honelakoak dira.
Graffiti hauek zenbait elementu bereziz aberastuak daude, hornidura estetiko komunak dituzte. Mota honetako ia graffiti guztiak betetzen dituzten ezaugarriak hauek dira: ertza duten grafiak, hiru dimentsiotan, atze alde margotu bat dute gehienak, grafiaren bolumen orokorrean marra mugatzaile bat (Power Line) eta koloretsuak direa.
Honako ezaugarri hauek ere nahiko orokorrak dira: disdirak, letren elkartzea edo jarraikortasuna, letren amaierak edo muturrak forma apaingarriekin, geziak, kolore aniztasuna eta degradatuak, taldearen sinadura eta egileena.
Graffitiaren itxura orokorrari dagokionez, aniztasuna da nagusi:
  •  linea zuzen eta zehiarrekin, itxura bortitza eta dinamikoa hartzen dutenak
  •  forma borobilduekin, itxura gozoa eta geldoa hartzen dutenak
  •  linea bertikal eta horizontalekin, itxura sendo eta pisutsua hartzen dutenak
  •  linea bertikalekin itxura estilizatua hartzen dutenak
  •  e.a

4. Grafia irudiekin
Sail honetan, Grafia aberastuari hornidura irudiak erantsi dizkiotenak sartzen dira. Gehienetan pertsonaiak izaten dira, komiki estilokoak, eta grafiaren alde batean edo erdian kokatzen direnak.
Spraiz margotuak eta koloretsuak oero har.

5. Irudi hutsa
Graffitien garapenaren azken muturra da hau. Hormetan grafia soil batzuk idazten hasi zen jardunak jatorrizko ikur hori bera galdu du: grafia.
Irudiak figuratiboak dira, nekez ikus daiteke abstrakziorik. Gehienetan komiki mundutik jasotako pertsonaiak agertzen dira, baina badira oso errealistak diren irudiak eta tankera subrrealista dutenak ere. Aniztasun handia egon arren, gehienak pertsona irudiak dira, ingurune edo atze alde batean kokatuak. Animalia fantastikoen irudiak ere agertzen zaizkigu zenbaitetan.
Kolore aldetik aniztasun izugarria dago, baina gehienak koloretsua dira.
Erabiltzen den teknika spraia da.


6. Txantiloiaz
Txantiloi batez eginiko grffitiak dira hauek. Nahiko bereziak dira, eta urriak Gasteizen. Tamaina txikikoak eta gehinez bi kolore dutenak, txuria eta beltza askotan. Normalean spraiz margotuak.
Irudia bakarrik, testua bakarrik edo biak nahastuta egon daitezke.

Zaramaga


Arana-Judimendi

Santa Lucia

Alde Zaharra

Aranbizkarra-Arantzabela

Sansomendi

Gamarrabide-Betoña

Los Herran

Adurtza

Lobaina

San Cristobal

San Martin

Coronación

El Pilar

Lakua Arriaga

Errekaleor

Salburua